Descripción
«Burrum! (Axel Axpe, 2019)» argia ikusiko ote duenik ez dakigun pintura-obra batean aurkitutako kredituak izan litezke. Obraren autoreak berak, hemezortzi urte bete berriekin, hauteman bide ezin duen argia.
Agian itzal gehiegik inguratzen dute: bere senarrari buruzko egia ezkutatzen duen ama, errealitatetik urrun egon nahi duen arreba, zintzoa izatea zaila egiten duen laguna edo baita haren jardute profesionalean zoritxarrekoa den psikologoa ere.
Axelen axolagabekeriak, bere galdera deserosoek eta bere jokabide oldartsuek nahasmena ezkutatzen dute segurtasuna baino, bere ingurukoek gymeko mutil lotsagabe bat ikusi nahi duten arren.
Merezi al du hemen jarraitzeak? Arazoak bukatuko al dira ni desagertzen banaiz? Bukatu al da nire denbora? Zenbat holako galderek suizidio-pentsamendu intrusiboak dituzten pertsonak oinazetzen dituzten*. Zenbat alditan galdera izaten uzten duten baieztapenak bihurtzeko. Iñigo Cobok berriz hunkitzen gaitu gizarte-gaiekin.
*Espainiako Observatorio del Suicidioaren azken datuen arabera (2023), suizidioa heriotzaren lehen kausa da 14 eta 28 urte bitarteko gazteen artean.
Irakurtzeko arrazoiak
Komunikazio asertiboaren garrantzia jendarteko harremanetan.
Suizidio-pentsamenduen gaia jorratzen du.
Egilea Goya Sarietan hautagai izan zen autore berri, gidoi eta pelikula dokumentalen sailetan, Generación Antitodo obragatik.
Egilea

(Bilbo, 1992)
Zinemagilea, dramagilea eta Santurtzi Zine Jaialdiaren sortzailetako bat. Bere antzerti-ikuskeran eguneroko xehetasunak lotzen ditu, identitate kulturala edo gizarte-inklusioa jorratzen dituen bitartean. Belaunaldiz-belaunaldi sortzen diren influentzengatik, ikus-entzunezko munduarekiko eta hezkuntzarekiko duen pasioa batzen ditu, bere formakuntza eta produkzioen oinarriak dira eta.

Irakurketa-gidak
Material hau liburuaren irakurketa hezitzailea laguntzeko diseinatuta dago, eta ikasgelan hausnarketa, elkarrizketa eta analisia erraztea du helburu. Irakaslea bazara, gidak pdf formatuan doan deskarga ditzakezu, eta Literatura Unibertsala / Literatura Dramatikoa (Batxilergoko 1. eta 2. mailak) irakasgaietan, baita tutoretza, bizikidetza edo hezkuntza emozionaleko bestelako proposamenetan ere erabil ditzakezu.
Gidak banakako hausnarketarako nahiz irakurketa-klubak eta eztabaida-taldeak dinamizatzeko baliabide gisa ere erabil daitezke.
.
